NOIZ eta NON
Kurtsoak, ikastaroak eta elkarte jarduerak noiz eta non iragaten diren dut hemen aipatuko.
Hasteko, ikasleen gaitasunak mailen arabera aurkeztuko ditut.
1 Kurtsoak
1.1 Mailak eta gaitasunak
Lehen urtean alfabetotik hasiko gara ahoskeraren lantzeko. Ikasturte bukaeran, ikasleak bere burua aurkezten ahalko du eta kurtsoko manu sinpleak ulertuko.
Bigarren urtean Ikasbide 1 bigarren ikas-unitatean arrahartuko dugu. Urtean zehar ikasleak bere eguneroko biziaren kontatzen trebatuko da. Ekainean afixa baten ulertzeko gai izanen da baita afixako gertakaria beste norbaiti. kontatzeko ere.
Hirugarren urtean Ikasbide 1 bukatuko dugu. Urtea aitzinatu arau ikasleak iragarkien egiten ikasiko du. Merkatuan pisuak eta neurriak euskaraz zehaztuz, erosketak egiten ahalko ditu .
Laugarren urtean Ikasbide 2 hasiko dugu. Ikasleak ikasiko du bere iritzien adierazten et argudiatzen. Erranaldi luzeagoen egiten hasiko dira: mendeko perpausak.
Bostgarren urtean Ikasbide 2 liburuaren erditsutik abiatuko gara. Urte bukaeran A1 mailara heltzea dugu helburu.
Ondoko urteetan, bestela egin dezakegu. Euskarri ezberdinetatik abia gintezke: testu, argazki, irudi, soinu edo beste. Horren ulermenetik edo iruzkinetatik has gintezke. Lehen argibide hauetatan, gai bat har genezake eztabaidatzeko.
1.2 Noiz eta non
Urtero kurtsoak irailaren hirugarren astean hasten dira eta ekaina erditsuan bukatzen.
Astelehenetik ostiralera egunean zehar baita ere eguerdi eta biak artean iragaiten dira.
Beste toki batzuetan eman ditzaket.
2 Ikastaroak
Orainokoan otsaileko oporretan eta agorrilean agitu dira.
Datorrena 2025ko martxoaren 3tik 7ra aitzinikusia da.
Euskararen lantzen hasteko urrats goxoa bezain gustagarria!
3 Elkarte jarduerak
3.1 Kurtsoez gain
Ikasleen ateraldiak, gai saioak elkarretaratzeak, jarduerak eta libertimenduak elkarrekin hautatzen eta antolatzen ditugu. Urte batetik bestera aldatzen dira.
3.2 Sentsibilizatze saioak
Hona eman ditudan azken batzuk:
« Zenbakiak euskaraz! »
Baionan, Zizpa gaztetxean, 2024ko irailean, Mintzalasaien karietara.
« Irakur euskaraz! »
Angeluko Xokottipin 2024ko irailean, Mintzalasaien karietara.
Baionako Erleak elkartean 2023ko Musika Bestaren karietara.
« Euskal inguruneari ohartu! »
Hirugarren hau kanpoan emanen dut Angelun.
Angeluko Maharineko parkean 2024ko irailean La Dinguette-ekin antolaturik.
Beste guzien datak eta tokiak zehaztekoak dira. Zure elkartean, enpresan edo beste toki batean horrelakorik edo bestelakorik egin nahi baduzu, erran iezadazu gustuan. Saio hauek Elealdi elkarteak garatu nahi dituen egitasmoetan sartzen dira osoki.
Irailean, Angelu eta inguruetako informazio gune eta bilkuretan baita elkarte foro batzuetan aurkituko gaituzue.
Irakurketa jarraitzeko,
Harrera
Kurtsoak eta jarduerak
Nori zuzenduak diren
Nork edo nor garen
Nola egin parte hartzeko
Harremanetan sartzeko