NOLA eta ZENBAT

NOLA eta ZENBAT

Hemen zehazten dut nola egin behar den kurtsoetan, ikastaroetan edota beste jardueretan parte hartzeko.

1 Kurtsoentzat

               1.1 Harremanetan sartzen gara

Elkarren ezagutza egiten dugu eta gure posibilitateak aipatzen; bereziki mailak, tenore eta egunak. Zure eskaera kontuan harturik, ordutegi bat proposatzen ahalko dizut salbu ez baldin badut aski eskaera zurekin dinamika sor lezakeen talde baten osatzeko.

               1.2 Zure esku dago gero

Bi kurtso eskainiak zaizkizu entseatzeko.
Ondotik duzu deliberatuko segitzen duzunetz.
Taldeak Omiasaindu aitzin alde bat finkatzen dira.

               1.3 Prezioa

Urte osorako talde kurtsoak 360 €-tan dira. Guti gorabehera 45 oren dira. Ordaintzeko erraztasunak eskaintzen ditut.
Liburuak 21 € balio du. Hasiberriek lehen liburua hiru urtez baliatzen dute.
Elealdik bigarren liburua eskaintzen die bikoteei.

2 Ikastaroarentzat

Telefonoz deitzen ahal nauzu. Ez dut izenik hartzen e-postaz.
90 € aste batentzat (astelehenetik ostiralera) goizez.

3 Sentsibilizazioa eta Sakontzea

Proposamen guziei artoski behatzen diet, jadanik egin dudan jarduera bati lotua izan daitezen ala beste eskaera bati. Angelun eta inguruetan egin ditzaket. Nirekin harremanetan sartzeko, hobe telefonoz egitea.
kitorik

La fêtes de fin d'année permet de créer des liens entre élèves de différents groupes et de partager des activités culturelles tout au long de la journée.
2022-2023ko ikasturte bukaerako besta Baionako Zizpa gaztetxean

Xehetasun gehiagoren ukaiteko, zatoz gurekin mintzatzera. 2024ko irailean Elealdi elkartea zortzi aldiz agertuko da BAB aldean, jardueren aurkezteko, azaltzeko edota proposatzeko. Honela zure galderei zuzenki erantzunen diet.

Irakurketa jarraitzeko,


Harrera
Zer: kurtsoak eta beste jarduerak
Nori zuzenduak diren
Nork edo nor garen
Noiz eta non iragaiten diren
Harremanetan sartzeko