NOIZ eta NON

NOIZ eta NON

Kurtsoak, ikastaroak eta elkarte jarduerak noiz eta non iragaten diren dut hemen aipatuko.
Hasteko, ikasleen gaitasunak mailen arabera aurkeztuko ditut.

1 Kurtsoak

           1.1 Mailak eta gaitasunak

Lehen urtean alfabetotik hasiko gara ahoskeraren lantzeko. Ikasturte bukaeran, ikasleek bere burua aurkezten ahalko dute eta kurtsoko manu sinpleak ulertuko.
Bigarren urtean Ikasbide 1 bigarren ikas-unitatean arrahartuko dugu. Urtean zehar ikasleak bere eguneroko biziaren kontatzen trebatuko da. Ekainean afixa baten ulertzeko gai izanen da baita afixako gertakaria beste norbaiti kontatzeko ere.
Hirugarren urtean Ikasbide 1 bukatuko dugu. Urtea aitzinatu arau ikasleek iragarkien egiten ikasiko dute. Merkatuan pisuak eta neurriak euskaraz zehaztuz, erosketak egiten ahalko dituzte .
Laugarren urtean Ikasbide 2 hasiko dugu. Ikasleek ikasiko dute beren iritzien adierazten et argudiatzen. Erranaldi luzeagoen egiten hasiko dira: mendeko perpausak.
Bostgarren urtean Ikasbide 2 liburuaren erditsutik abiatuko gara. Urte bukaeran A1 mailara heltzea dugu helburu.

Ondoko urteetan, bestela egin dezakegu. Euskarri ezberdinetatik abia gintezke: testu, argazki, irudi, soinu edo beste. Horien ulermenetik eta iruzkinetatik has gintezke. Apailatze lan honetatik, eztabaidatzeko gai bat har genezake.

           1.2 Noiz eta non

Astelehenetik ostiralera:
09:00-10:30
10:30-12:00
12:15-13:45
16:30-18:00
Ordutegi hori malgua da. 

Kurtsoak irailaren hirugarren astean hasten dira.

Cette salle de cours confortable conviviale éclairée et agréable favorise une dynamique de groupe joyeuse d'apprentissage dans l'entraide. Chacun à sa table et nous travaillons tous ensemble.
2024ko Angeluko ikasgela

 

2 Ikastaroak

Orainokoan otsaileko oporretan eta agorrilean agitu dira.
Euskararen lantzen hasteko urrats goxoa bezain gustagarria!

3 Elkarte jarduerak

           3.1 Kurtsoez gain

Ikasleen ateraldiak, gai saioak elkarretaratzeak, jarduerak eta libertimenduak elkarrekin hautatzen eta antolatzen ditugu. Urte batetik bestera aldatzen dira.

Des membre de l'association Elealdi nous ont ouvert leur petit coin de paradis pour la fête de fin d'année 2021. Milesker Xabi eta Xantal
2021eko urte bukaerako besta ikasle batzuen etxean

           3.2 Lan saioak 

Hona 2024ko aitzin-ikusiak direnak

Lehen bi hauek Mintzalasairen karietara animatuko ditut; aurten irailaren 16tik 22ra. Hirugarrena kanpoan iraganen da.
« Prezioak euskaraz! »
Baionan
, Zizpa gaztetxean, irailaren 16an, arratsaldeko lauetatik goiti.
« Irakur euskaraz! »
Angelu
ko Xokottipin irailaren 18an, seiak eta erdietan

Hirugarren hau kanpoan emanen dut Angelun.
« Euskal inguruneari ohar! »
Angelun, Maharineko parkeko «La Dinguette»-en aitzinean, arratsaldeko lauetatik goiti iraganen da irailaren 14an larunbatarekin.

Aitzinetik presta ezazue, zuen inguruko euskal hitzak bilduz!

Beste guzien datak eta tokiak zehaztekoak dira. Zure elkartean, enpresan edo beste toki batean horrelakorik edo bestelakorik egin nahi baduzu, erradazu gustuan. Lan-saio hauek Elealdi elkarteak garatu nahi dituen egitasmoetan sartzen dira osoki.

4 Noiz eta non elkar ikusi gure jardueren aipatzeko

Angeluko Elkarteen Foroan parte hartuko dugu, irailaren 7an, larunbatarekin  (09:00-21:00) Haitz Pean izanen gara.

Beste informazio bilkura batzuk izanen dira irailean:
Angelun – Denen Etxean – Albert Le Barillier karrikan 6 – irailaren 10ean, asteartearekin  –  18:30etik aitzina
Baionan – Eusko Ikaskuntzan – Jaureguiberry kaia 51 – irailaren 12an, ostegunarekin – 18:00
Beste batzuk antola ditzakegu, galdeen arabera.

Mintzalasaien karietara, bi informazio gune izanen dira ere:
Baionan – Panecau zubian – irailaren 21an, larunbat goizarekin
Biarritzen – Marion aintziran – irailaren 22an, igandearekin

Irakurketa jarraitzeko,


Harrera
Kurtsoak eta jarduerak
Nori zuzenduak diren
Nork edo nor garen
Nola egin parte hartzeko
Harremanetan sartzeko