Nori zuzenduak

Nori  zuzenduak 

Jarduera bakoitza nori zuzentzen zaion azalduko dizuet hemen.

1 Talde kurtsoak

Kurtsoak maila bat baino gehiagotan ematen ditut: euskara lantzen hasi nahi dutenei hiztun bilakatu arte. Elkarrizketa bat burutik buru euskaraz atxikitzea dugu helburu.
Kurtsoak beharren edota eskaeren arabera egokitzen ahal ditut. Hona adibide zenbait:

           1.1 Nekez mintzo direnei

Anitz dira gure artean euskara arras ongi ulertzen dutenak baina mintzatzeko uzkur direnak. Uste baino gehiago badakite. Hizkuntzaren ibilmoldea baizik ez zaie falta beren buruen zuzentzeko eta mintzatzera ausartzeko. Frantses gramatika erabili gabe, dakitenetik abiatuz, eta galdetzaileen bidez ulertuko dute. 

           1.2 Euskaraz aise mintzo baina nekez irakurtzen dutenei

Guti falta zaie irakurtzeko gai bilakatzeko. Urte bat egiten bagenu idazkietatik abiatuz (prentsa, eleberri bat…), eta ondotik solasaldira zabalduz?
Prentsaren bidez, edo beste euskarri edo alor batetik abiatzen ahal gara, ikasleen gustuen arabera. Alabaina, aiseago trebatzen gara gustatzen zaiguna landuz.
Denak posible dira taldeka egiten diren ber!

 

Aro goxoa delarik, kurtsoak kanpoan egiten ditugu

2 Ikastaroak

Ez dira kurtsoak hartzen direnei mugatuak baizik eta pixka bat mintzatzen direnei, nekez baldin bada ere. Ahozko adierazpenaren erraztea dute helburu. Gauza sinpleenetatik abiatuz aitzinatzen gara. Euskaraz aski ongi hitz egiten baduzu, ez da zuretzat izanen.
Dudan bazaude edo bien artean, atrebi zaitez deitzera eta elkarrekin ikusiko dugu zuretzat baliagarri litzatekeenetz.

3 Elkarte jarduerak

Elkarteak proposatzen dituen jarduera batzuk kurtsoak hartzen dituztenentzat dira eta besteak euskal kulturaren jakin-mina daukaten guzientzat.

           3.1 Kurtsoez gain

Ikasleen inguruan kultur ingurunearen sortzeko eta garatzeko xedearekin antolatzen dira. Ahal bezainbat euskaraz egiten ditugu kurtsoetan ikasia testuinguru zabalago batean biziarazteko.
Adibidez, Zarautzera joan ginelarik, merkatuan erosketak egin genituen. Arratsaldean aro txarrarengatik museoa bisitatu genuen. Arratsa Txakoli eta pintxoekin luzatu genuen ostatuan kantuz (azpiko argazkia). Biharamunean, batzuk euskal dantzetan ari izan ziren, besteak kostaldetik Getariara joan ziren eta han elkarrekin bazkaldu ginen. Bukatzeko, zenbait pilotan ari izan ziren.

Getaria- Zarautzeko murgiltze asteburua

           3.2 Lan saioak

Ez dira baitezpada nire ikasleei zuzenduak. Elealdi elkarteak publiko ezberdinei proposatzen ditu lan saioak.

                      3.2.1 Erdaldunei baita euskara guti dakitenei

Lan saio hauek euskarara erakartzea dute helburu.
Zenbakiak euskaraz!
Lan saio hau Mintzalasaien karietara, « Prezioak euskaraz! » berriz izendatu dugu. Edukiari doakionez egokitu dut ere.

Lan-saio honen ondotik, ostalariek eta saltzaileek prezioak euskaraz iragartzen ahalko dituzte
Zenbakiak egunerokoan baliatzen ditugunez publiko zabalago bati gomita luza diezaiokegu.
Irakur euskaraz!
Lan saio hau gauzatuz, gurasoei pentsatu dut, haurrei istorioak euskaraz irakurtzera mentura daitezen. Kantu taldeentzat ere aberasgarria daiteke baina ez baizik.
Ingurumenari ohart!
Lan saio hau nornahirekin egin dezaket, hizkuntzaren jakin-mina duen ber!

                      3.2.2 Euskaldunei

Lan saio hauek euskara gaika sakontzea dute xede.
Guti direlako euskara arras ongi menperatzen dutenek, hiztun gehienek nekeziak dauzkate egoera berezi batzuetan. Aldi bateko traba horien gainditzea proposatzen diet.
Nola ahoskatu!
Hegoaldeko ahoskera, iparraldekoa, Batua, Euskaltzaindiak gomendatzen duena. Uste duzue buru-berotze bat baizik ez dela alta ez da hain zaila. Gauza bakarra da ez direla bi ahoskatze moldeak nahasi behar “r”-ari dagokionez bederen. Gauza horiek ez badira argi zuretzat lan-saio hau zuretzat da!

Testu bat edo dokumentu bat aztertu!
Lan saio hau une bateko zailtasunak gainditzeko egina da. Taldeei eskainia zaie zerbait bereziren argitzeko.


Irakurketa jarraitzeko,


Harrera
Zer: kurtsoak eta jarduerak
Nork edo nor garen
Noiz eta non iragaiten diren
Nola egin parte hartzeko
Harremanetan sartzeko