Orrialde honetan,
nori zuzenduak diren kurtsoak eta beste jarduerak
TALDE KURTSOAK
Kurtsoak denei irekiak dira, hitzik ez dakitenetik haste hizkuntza arras ongi mendenratzen duteneraino zailtasunak dauzkateno elkarrizketa bat burutik buru euskaraz egiteko.
Erlaitz honetan ibiltzea hautatu baduzu euskara ulertzen duzu. Ondorioz, ez dizut hemen azalduko lehen urratsean egiten duguna baizik eta ondoko urteetan.
Euskararen logika erraza da barnetik arakatzen baldin bada. Aski da galdekarietatik abiatzea erranaldiaren egitura agertzeko. Ez ditugu bakan baizik erdal gramatikako hitzak erabiltzen ez direlako ez egokiak ez beharrezkoak euskara lantzeko.
Zenbait hitz ezagutzen badituzu baina ezin mintza, eskolan ez baldin baduzu ikasi, hobe duzu lehen urtetik hastea. Errazegi bazaizu, beste talde batetara pasatzea posible izanen zaizu urtean zehar ere.
Erranaldi batzuk egiten dituzu eta ahozkoa edo/eta hizkuntza idatzia ongi ulertzen, beste kasu batean zara. Zure ezagutzak sakonduko eta zabalduko dituzu. Kurtsoa osoki euskaraz eginen dugu.
Euskara badakizu baina ez aski zure gogoetak zehazteko : elkarrizketak gaika antolatuko ditugu eta hizkuntza beharren arabera aberastuko.
Euskara beste hizkuntzak bezala ikasten da, hizkuntza egiturak eta pentsamolde bereziak ekarriz ; irekidura dakar. Lehen urratsa egitea da zailena. Gero aski laster jokoa bilakatzen da.
Itxialdi ondoko kurtsoak kanpoan
Talde kurtsoak helduentzat dira. Ahozkoari lehentasuna emanez, ikastalde kopuruak nahitara mugatuak dira (12 kide gehienik) baina ardurenean zortzi eta hamar kide artekoak dira.
Kurtso guziak egunean zehar arratsaldeko seiak baino lehen dira. Kurtsoak ematen ditugu eguerdi eta laurden eta biak laurden guti arte, baita ere ikastolako haurzaindegi denboran.
Euskara mailei dagokionez ikus ere NOIZ
lehen urteko kurtso bat 2018an
Irakurketa jarraitzeko,
orrialdea | edukia : |
ZER | euskarriak eta ikasmoldea |
NORK | ematen dituen kurtsoak |
NOIZ | diren kurtsoak |
NOLA | egin, modalitateak |
Contact | Harremanetan sartzeko |