Nork edo nor garen
Nire buru eta bizi-bideak aurkeztuko dizkizuet hemen. Ondotik jarduera bakoitza zein egituratan sartzen den zehaztuko dut. Azkenik, Euskal-ki aipatuko dut.
1 Nire bizibidea
Behe-nafarrera ama-hizkuntza izan dut haatik ez naiz Ikastolan ibilia. Komunikazio ikasketak egin nituen baina ez ninduten askiesten. Betidanik hizkuntzak gustatzen zitzaizkidalako, gehiago ikasi nahian euskal ikasketei lotzea deliberatu nuen.
Hizkuntzaren azaltzeak zidan zinez griña sortu. Ama hizkuntzaren ustekabeko berezitasunak eta aberastasunak xoratu ninduten. Maisutza kausitu ondoan, hogei bat urtez kurtsoak eman ditut ezker eta eskuin, hezkuntza publikoan, pribatuan, AEKn ere bi urtez, Angeluko Ikasleak elkartean baita Baionako fakultatean ere, Techniques de Commercialisation sailean.
Bizi aldaketa baten ondotik, alde bat euskara irakasteko lanbidean aritzea hautatu dut.
2 Elealdi elkartearen sortzea 2017an
Helduei irakastea nuen gogokoena. Ohartu nintzen egunazko eta iraupen laburreko kurtsoen proposatzeko beharra bazela. Ondorioz, eraginkor iduritzen zitzaidan eskaintza baten proposatzera lehiatu nintzen. Adiskide zenbaitekin Elealdi elkartea sortu genuen.
Lehen urtean oren bateko kurtsoak ziren baina urte amaieran ikasleek erran zidaten ez zela aski. Ondorioz oren bat eta erdira pasatu ginen eta horretan gelditu.
3 Autoenpresaren sortzea 2019an
Elkartearekin jadanik, kurtsoetatik kanpoko jarduerak antolatzen genituen euskara elkarrekin praktikatzeko eta euskal kulturaren barnatzeko. Autoenpresa egitearekin, jarduerak honela bereizi dira:
– Euskara kurtsoak eta ikastaroak autoenpresari dira gehien bat lotuak.
– Ondoan egiten diren guziak elkarteari lotuak dira eta gehienak dohainik eskaintzen.
4 Euskal-ki
Euskal-ki, Elealdi elkartea eta autoenpresa uztartzen dituen webgunea da.
Irakurketa jarraitzeko,
Harrera
Zer: Kurtsoak eta jarduerak
Nori zuzenduak diren
Noiz eta non iragaiten diren
Nola egin parte hartzeko
Harremanetan sartzeko